Zumaia-Getaria, Gipuzkoako txapeldun

Zumaia-Getariak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du gaur, Donostian. Hondarribiari segundo pasatxoko tartea kendu dio, eta Tolosaldeari 31 segundokoa. Aurreneko luzean aldea atera diete zumaiarrek eta getariarrek hondarribiarrei, baina bigarren eta azken luzean estu ibili dira. Oso luzea egin zaie azkeneko zati hori, eta estropada galduko zutela ere pentsatu dute traineru barruan. Esperientzia falta nabari izan dutela […]

Mikel Olasagastiren analisia

Hemendik aurrera, estropada guztien ondoren, analisia egingo du Mikel Olasagasti arraunlariak. Hauxe da aurrenekoa: Gustura egindako lanarekin    Zorteak ez digu gehiegi lagundu asteburu honetan, baina emaitzak ez dira txarrak izan: larunbatean seigarren eta igandean zortzigarren. Batek baino gehiagok sinatuko zituen emaitza horiek denboraldia hasi aurretik, baina gaizki ohitzen hasiak geunden eta…   Asteburua benetan gogorra […]

Telmo Deun zortzigarren Plentzian

Telmo Deun zortzigarren izan da gaur, Plentziako Ikurrina estropadan. Bere txandan hirugarren bukatu du, eta sailkapen nagusian postu bat galdu; orain, zazpigarren da, Pedreñak aurrea hartu baitio. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Hauxe da Luxiaren balorazioa: “Arraunean ondo egin dugu, aurreneko kalea txarrena zela ikusita. Batez ere, etortzeko zen eskasa. Orio ere ikusi dugu ezinean ibili dela […]

Telmo Deun ondo Pedreñan: seigarren

Telmo Deun seigarren izan da Pedreñan, San Miguel ligako seigarren estropada puntuagarrian. Sailkapen nagusian ere seigarren jarraitzen du. Bihar, 12:00etan, Plentzian ariko da, bigarren txandan, Cabo, Pedreña eta Zarautzekin batera. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Ondo ibili gara, eta gustura gaude. Laugarren kaletik joan gara, eta ez zen onena. Ondorioz, handik […]

Telmo Deun gero eta hobeto: gaur, hirugarren

Telmo Deun hirugarren sailkatu da gaur X. Telefonica Banderan, Donostian. Itsasoa oso mugitua zegoen, baina eragin gutxiena izan duen txandan joan da gure trainerua. Ederki baliatu dute aukera arraunlariek, orain arteko posturik onena lortzeko. Sailkapen nagusian postu bat aurreratu dute; orain, seigarren dira. Datorren asteburutik aurrera, sailkapenaren arabera banatuko dituzte txandak, eta Telmo Deun bigarrenean ariko […]

Telmo Deun, bosgarren Pasai San Pedron

Telmo Deun, bosgarren sailkatu da gaur arratsaldean, Pasai San Pedron, Kofradiaren XIV. Ikurriñan. Orain arteko posturik onena, beraz, gaurkoa izan da. Erlojuaren aurka aritu dira, hiru txandetan banatuta, eta txandan nagusi izan da gure trainerua. Sailkapen nagusian, zazpigarren jarraitzen du. Sailkapenak, blog honetako ‘Sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Gustura egoteko moduan gara, […]

Telmo Deun, azkeneko txandan datorren igandean

Gaur aurkeztu dute igandeko Telefonica Bandera, Donostian, eta txanden zozketa ere egin dute. Azkenekoz. Izan ere, datorren astetik aurrera, sailkapenaren arabera banatuko dituzte traineruak. Honela banatuko dira txandak Donostiako uretan: 1. Castro, Tiran, Urdaibai eta Hondarribia 2. Cabo, Pedreña, San Pedro eta Zarautz 3. Zumaia, Laredo, Arkote eta Orio