Emakumeek ere trainerua aterako dute, Getariarekin taldea osatuta

Laster, bi talde izango ditu uretan Zumaiako Arraun Elkarteak: TKE Ligakoa eta emakumezkoek atera behar dutena. Getariarekin osatuko dute koadrila klubeko bederatzi arraunlarik (tartean, patroia dela). Hiru estropada antolatzen ari dira emakumeentzat: Gipuzkoako Txapelketa, Euskal Herrikoa eta Kontxako Bandera. Probintziala uztailaren 23an jokatuko litzateke, eta Kontxa, ohiko egunetan, irailean. Euskal Herrikoa Gipuzkoakoaren ondoren izango litzateke. Gipuzkoarren arteko […]

Telmo Deun seigarren gaur, Oriori txanda irabazi eta gero

Gaur ere estropada bikaina egin du Telmo Deunek Boiron (Galizia), eta seigarren sailkatu da. Ez da albiste pozgarri bakarra. Izan ere, txanda irabazi du Orio atzean lagata. Sailkapen nagusian, zazpigarren jarri da. Beraz, oso asteburu ona Galiziako hau. Sailkapenak blog honetako ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Atzo bezalako estropada egin dugu: ona. […]

Telmo Deun, bosgarren gaur

Telmo Deun bosgarren izan da gaur, Boiron (Galizia), Rianxeira estropadan. Aurreko asteko lana asko hobetu du, eta sailkapen nagusian, bederatzigarren posturaino igo da. Orain, azkenaurrekoari, Arkoteri, bost puntu ateratzen dizkio. Sailkapenak, blog honetako ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak azterketa hau egin du gaurkoaz: “Gustura gaude. Arnasa pixka bat hartu dugu. Oso ondo atera gara, baina ez […]