Telmo Deun bederatzigarren Getxon

Telmo Deun bederatzigarren izan da Getxoko Estropadan. Txanda bukatu eta gero, errekurtsoa aurkeztu dute klubeko ordezkariek, azken luzean Zarautz eta Cabo zumaiarren kalean ibili direla argudiatuta. Baina epaileek, oraingoz, behintzat, ez diote erantzunik eman. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Lehen bi luzeetan ederki joan gara, baina beste bietan ezinean aritu gara. […]

Hiru zumaiar Trophee Teink estropadan

Aurten ere jokatu da batelen Trophee Teink estropada. Hamaseigarren ekitaldia izan da, eta hamasei ontzi aritu dira, tartean hiru zumaiarrek osatutakoa: Xebastian Leitzak, Jon Larrañagak eta Joseba Urbietak. Asteartean ekin zioten lanari, Bilbon, eta gaur heldu dira Donibane Lohizunera, ibilbidea etapetan eginda: Bilbo-Bermeo; Bermeo-Lekeitio; Lekeitio-Orio; Orio-Donostia; eta Donostia-Donibane Lohizune. Estropada Ur Ikarak elkarteak antolatzen du, […]

Bihar, Zumaiako XXIII. Ikurrina

Bihar herriko estropada jokatuko da, San Miguel ligako 11. estropada puntuagarria. 12:00etan ekingo diote lanari arraunlariek, eta txandak gaur Getxon jokatuko den estropada ondoren zehaztuko dira, sailkapen nagusia kontuan izanda. ‘Goiko’k hau esan zuen estropadaz aurkezpenean: “Badakigu estropada irabaztea ia-ia ezinezkoa izango dela. Gure helburua bigarren txanda irabaztea izango da, herritarren aurrean helburu hori lortzen […]

Mikel Olasagastiren analisia Euskadiko Txapelketaz

Sari txikia estropada onarentzat Ostegunean Lekeition jokatu genuen Euskadiko Txapelketa eta gure txandan Gipuzkoako eta Bizkaiko Txapelketetako 3 eta 4. sailkatuak izan ginen. Txanda dotorea zen lehen begiradan, Hondarribiarrak gorantz baitatoz azken aldian eta parez-pare lehiatzeko gogoa baikenuen. Lehen unetik argi geratu zen bi taldeok ginela indartsuenak, bizkaitarrek ezin izan baitzuten gure erritmoari eutsi. Lehen […]