Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan

Zumaia-Getaria hirugarren izan da I. Kontxako Banderan. Galiziak irabazi du, bigarren Astillero sailkatu da, eta laugarren Hondarribia.

Sailkapena: 1. Galizia                    11.35
                     2. Astillero                 11.39
                     3. Zumaia-Getaria   11.42
                     4. Hondarribia          11.53

Libana Taboada patroiak hau adierazi du estropadaz: “Lan ederra egin dugu gaur ere. Atzo onenak izan arren, geure artean hitz egin dugu ez genuela konfiatu behar, gero sekulako belarrondokoa ez hartzeko. Halaxe atera gara, konfiatu gabe, eta lan ederra egin dugu. Gustura gaude”.

Edurne Segurola arraunlaria ere pozez txoratzen dago: “Hau ikaragarria da, sekulakoa. Uda osoa hau prestatzen aritu gara, eta zoragarria da. Guk bagenekin ez ginela faboritoak, nahiz eta atzo onenak izan, eta oso gustura gaude egindakoaz”.

Join the Conversation

2 Comments

  1. Xapó! Txapela kentzia emerezi du zuen lanak! Igandeko estropa ezin izan nuan ikusi, baina zapatuan Donostian bertan izan nitzan, eta hunkigarria izan zan! Oilo-ipurdia besoetan, zuei begira. Aittu al zinuen nere animozko oihuak Aquarium parian?? Arranplako rezibimentua ere dotoria. Segi holaxe, eta idoloei ere eman zorionak gure partetik!

Leave a comment

Utzi erantzuna Halgorri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude