Etzi hasiko da batelen Gipuzkoako Liga

Etzi, igandea, 11:00etan, batelen Gipuzkoako Ligari ekingo zaio Trintxerpen. Guztira, hamar estropada jokatuko dituzte martxoaren 29ra bitartean. Zumaian ere izango da Ligako estropada, martxoaren 28an, eta txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da. Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel ariko dira Ligan: emakumezkoetan, jubenil-senior mailan bi aterako dira, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi. Gipuzkoako Txapelketa, aldiz, Liga bukatu eta […]