Zumaiak bi traineru ateratzeko asmoa du aurten

Zumaiako Arraun Elkarteak bi traineru atera nahi ditu aurten. San Miguel Ligan ariko da bat, eta KAE 2 Ligan jardungo luke besteak. Joan zen larunbatean egin zen KAE Ligako batzarra, eta onartu egin zuten zumaiarren eskaera. Honenbestez, asmoa gauzatuko balitz, Zumaia B KAE 2 Ligan ariko litzateke.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude