Arraunlarien urteko lehen erronka, lehorrean

Bihar, 12:00etan, Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlari seniorrek urteko lehen erronka izango dute. Baina ez uretan. Lehorrean. Zumarragako Euskadi plazan. Gizon proban ariko dira bertako taldearen kontra. 1.700 kiloko harri handia mugitu beharko dute, eta apustua ere egin dute, talde bakoitzak dirua jarri baitu. Hamabi lagunek jardungo dute talde bakoitzeko, eta denen artean ezingo dute 1.000 kilo baino gehiago pisatu. Arraunlariek serio hartu dute kontua, eta Urretxun entrenamendu batzuk ere egin dituzte.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude