Gipuzkoako batel ligako 3. estropada bihar Sokoan

Gipuzkoako batel ligako hirugarren estropada jokatuko da bihar Sokoan. 16:00etan ekingo diete arraunlariek, eta  Zumaiako Arraun Elkarteak lau batel ureratuko ditu aurreko hitzorduetan bezala. Duela bi asteko estropadan, kadete gizonezkoek irabazi egin zuten. Berez, hirugarren estropada joan zen asteburuan zen jokatzekoa Donostian, baina inauteriak tarteko ez zegoen lekurik portuan hainbeste batelentzat. Estropada hori bertan behera […]

Zumaiako bi traineru bihar Orioko jaitsieran

Bihar jokatuko da Orion 15. traineru jaitsiera, eta Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi lehiatuko dira gizonezkoetan. 17:30ean ekingo zaio probari, eta 56 traineruk hartuko dute parte. Emakumezkoek, kadeteek eta talde mistoek 4.000 metroko eremua izango dute, eta senior gizonezkoek 6.000 metrokoa. Biharkoa izango da zumaiarren aurtengo bigarren hitzordua. Duela bi asteburu Hondarribian aritu ziren. Orduan […]