Gipuzkoako batel ligako 3. estropada bihar Sokoan

Gipuzkoako batel ligako hirugarren estropada jokatuko da bihar Sokoan. 16:00etan ekingo diete arraunlariek, eta  Zumaiako Arraun Elkarteak lau batel ureratuko ditu aurreko hitzorduetan bezala. Duela bi asteko estropadan, kadete gizonezkoek irabazi egin zuten.

Berez, hirugarren estropada joan zen asteburuan zen jokatzekoa Donostian, baina inauteriak tarteko ez zegoen lekurik portuan hainbeste batelentzat. Estropada hori bertan behera uztea erabaki dute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude