Zumaiako bi traineru bihar Orioko jaitsieran

Bihar jokatuko da Orion 15. traineru jaitsiera, eta Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi lehiatuko dira gizonezkoetan. 17:30ean ekingo zaio probari, eta 56 traineruk hartuko dute parte. Emakumezkoek, kadeteek eta talde mistoek 4.000 metroko eremua izango dute, eta senior gizonezkoek 6.000 metrokoa.

Biharkoa izango da zumaiarren aurtengo bigarren hitzordua. Duela bi asteburu Hondarribian aritu ziren. Orduan ontzi bakarra atera zen, eta hamabigarren sailkatu zen.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude