Bigarren garaipena zumaiarrek batelen Gipuzkoako ligan

Sokoan zuen hitzordua atzo Gipuzkoako batelen ligak, eta zumaiarrek bigarren garaipena lortu zuten. Hirugarren estropada zen atzokoa, eta bigarrenean bezala, kadete gizonezkoetan Zumaia Ak irabazi zuen. Maila berean, Zumaia B zortzigarren sailkatu zen. Emakumezkoetan, jubenil-seniorretan, Zumaia A bosgarren izan zen, eta Zumaia B zazpigarren.

Zumaia A seigarren Orioko jaitsieran

Atzo jokatu zen Orioko 15. jaitsiera, eta Zumaia A seigarren izan zen, oso lan ona eginda. Aurretik bost ontzi hauek soilik sartu zitzaizkion: San Pedro A irabazlea, Castro A, Orio A, Hondarribia A eta Kaiku A. 30 segundo atera zizkien pasaitarrek zumaiarrei. Zumaia Bk ere lan ona egin zuen; hamazazpigarren sailkatu zen. Hemen daude sailkapenak: […]