Gipuzkoako batel ligako 5. estropada, bihar, Orion

Gipuzkoako batel ligako 5. estropada jokatuko da bihar Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. 16:00etan ekingo diote arraunlariek, eta hantxe izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batelak. Kadete gizonezkoetan, Zumaia A doa lider sailkapenean;puntu bateko aldea ateratzen dio Pasai Donibaneri. B ontzia zazpigarren da. Jubenil-senior emakumezkoetan, Zumaia A  laugarren da, eta B batela seigarren.