Emakumezkoek lehen garaipena lortu dute gaur, eta gizonezkoek bigarrena

Gipuzkoako batel ligako bosgarren estropada puntuagarria Mutrikun jokatu da gaur, eta ez Orion. Bihar goizean izango da Orion, 09:30etik aurrera. Gaur, emakumezkoek lehen garaipena lortu dute jubenil-seniorretan, segundo erdiko tartea aterata Pasai Donibaneri. Zumaia B zazpigarren izan da. Gizonezkoetan, kadeteetan, ligako bigarren garaipena lortu dute, segundoko aldearekin Pasai Donibanerekiko. Zumaia B zortzigarren izan da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude