Kadete gizonezkoak beste garaipen bat lortzetik gertu

Gaur goizean jokatu da Getarian Gipuzkoako batel ligako 8. estropada, eta kadete gizonezkoak bigarren izan dira, Pasai Donibanetik 42 ehunekora. Zumaia B seigarren sailkatu da. Jubenil-senior emakumezkoetan, laugarren eta seigarren egin dute
Zumaia Ak eta Zumaia Bk.

Atzo, aldiz, 7. estropada puntuagarria ez zen bukatzerik izan. Kadete gizonezkoen estropadan, Pasai Donibane D batelak ur asko hartu zuen, eta hondoratu egin zen. Arduradunek estropada bertan behera uztea erabaki zuten, handiagoren bat gerta ez zedin. Jubenil-senior emakumezkoen estropada jokatu zen, eta Zumaia Ak laugarren egin zuen; Zumaia Bk seigarren.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude