Gipuzkoako batel ligako estropada, bihar Zumaian

Bihar, larunbata, batelen estropada ikusteko aukera izango da Zumaian. 16:30ean hasita, Gipuzkoako ligako bederatzigarren estropada jokatuko da. Oraingoan, Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel ureratuko ditu, senior gizonezkoen ontzi bat ere aterako baita. Eremuari dagokionez, arranpla parean ekingo diote lanari arraunlariek. Infantilek eta kadeteek paolalderaino joan, ziaboga eman eta arranplan bertan bukatuko dute lana. Jubenilek eta seniorrek, […]