Kadete eta senior gizonezkoak bigarren etxeko batel estropadan

Gipuzkoako batel ligak Zumaian izan du hitzordua gaur, bederatzigarren estropada jokatu baita. Zumaiarren emaitza onenak kadete eta senior gizonezkoek lortu dituzte, bi batelak bigarren izan baitira. Kadeteen beste ontzia bederatzigarren sailkatu da. Jubenil-senior emakumezkoetan, Zumaia A laugarren izan da, eta Zumaia B zazpigarren.

Bihar goizean hamargarren estropada puntuagarria jokatuko dute Pasai Donibanen, 11:00etatik aurrera.

Gaurko sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009328_200947_Liga%20Bateles%2009.xls

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude