Gipuzkoako batel txapelketako sailkatze estropada eta Ligako azkena, gaur Pasai San Pedron

Batelen denboraldia amaitzen ari da, eta hala, gaur, Gipuzkoako batel ligako azken estropada puntuagarria jokatuko da Pasai San Pedron. 17:00etan hasiko dira, eta sailkatze estropada ere izango da gaurko hitzordua. Bihar jokatuko dute txapelketa, 09:30ean, leku berean, eta gaur aurreneko zortzi postuetan sartzen diren ontziak lehiatuko dira (senior gizonezkoetan sei batel bakarrik lehiatuko dira gaur). Bihar ez dira elojuaren aurka ariko, txandetan baizik.
Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel eramango ditu gaurko hitzordura:Liga osoan lehiatu diren laurak eta senir gizonezkoak. Liga irabazteko aukerak dauzka gizonezko kadeteen Zumaia Ak, bi puntura besterik ez baitu Pasai Donibane.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude