Euskadiko Batel Txapelketan Zumaiako lau ontzi, bihar eta etzi

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Portugaleten. Zumaiako Arraun Elkarteak lau batel izango ditu: emakumezkoetan bi (jubeniletan eta maila nagusian), eta gizonezkoetan beste bi (kadeteetan eta seniorretan). Biharko estropada 16:00etan da, eta maila bakoitzeko lau onenak sailkatuko dira Euskadiko Txapelketako finala jokatzeko; igandean izango da hori, 11:00etan. Bi egunetan ohiko moduan lehiatuko dira, txandetan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude