Trainerillen denboraldia hasiko da bihar, Donostian

Bihar ekingo zaio trainerillen denboraldiari, Donostiako badian, 16:30etik aurrera. Bi lehiaketa izango dira Gipuzkoan: Federazio Kopa eta Liga. Zumaiako Arraun Elkarteak bi ontzi aterako ditu Kopan (Zumaia B eta Zumaia C), eta bat Ligan (Zumaia A). Zazpi estropada jokatu dituzte denera, maiatzaren 5a bitartean. Kopako ontziak erlojuaren aurka ariko dira bihar, eta Ligakoak txandetan, ohiko moduan.

Gipuzkoako Txapelketa maiatzaren 16an eta 17an jokatuko da, Euskadikoa 23an eta 24an, eta Espainiakoa 30ean eta 31n.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude