Lan ona trainerilletako lehen estropadan

Larunbatean ekin zitzaien Gipuzkoako trainerilla ligari eta Federazio Kopari Donostian, eta Zumaiako Arraun Elkarteko hiru ontzien lana hau izan zen: Federazio Kopan, Zumaia B hirugarren izan zen, eta Zumaia C bederatzigarren. Ligan, Zumaia hirugarren sailkatu zen. Hurrengo bi estropadak datorren larunbatean eta igandean izango dira; lehena Ur Jokok antolatuko du, eta bigarrena Mutrikuk.

Hemen daude larunbateko sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/2009420_114019_ligatrainerillas%2009.xls

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude