Garaipen bakarra atzo Hondarribian

Atzo jokatu zen trainerillen Gipuzkoako ligako eta Federazio sariko bosgarren estropada Hondarribian. Zumaiarrek lau ontzi ureratu zituzten, eta bakarrak irabazi zuen. Emakumeetan izan zen, ligaren baitan, eta zumaiarrek aise menderatu zituzten getariarrak. Gizonezkoetan, ligan, laugarren izan ziren, eta Federazio sarian bigarren Orioren atzetik; Federazio sarian bertan, beste trainerillak zazpigarren egin zuen.
Sailkapen nagusian, honela daude gauzak: emakumezkoetan, lehen postuan daude; gizonezkoetan, ligan, bosgarren dira, eta Federazio sarian, aurrena eta bosgarren.
Seigarren eta zazpigarren jardunaldiak datorren asteburuan jokatuko dira; larunbatean, Getarian, eta igandean, Pasai Donibanen.
Atzoko sailkapenak eta sailkapen nagusiak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/200953_131132_Copia%20de%20ligatrainerillas%2009.xls

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude