Bihar bukatuko dira trainerilletako Gipuzkoako liga eta Federazio saria

Bihar, Gipuzkoako trainerilla txapelketako sailkatze estropadarekin batera, ligako eta Federazio sariko azken estropada jokatuko dira Pasai San Pedrok. Lan ederra egin dute zumaiarrek. Emakumezkotan liga irabazteko aukerak dituzte, getariarrek 18na puntura berdinduta daudelako. Gizonezkoetan, Federazio saria irabazita daukate dagoeneko, 21 puntuko tartea kentzen diotelako Pasai Donibaneri, eta estropadako irabazleari 17 puntu ematen dizkiotelako. Lehiaketa berean, […]

Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatuko da bihar eta etzi

Pasai San Pedron jokatuko da bihar eta etzi Gipuzkoako trainerilla txapelketa. Hasiera batean Hondarribian zen jokatzekoa, baina itsasoaren iragarpenak batere onak ez direnez, lekuz aldatzea erabaki du Gipuzkoako Federazioak. Bihar 16:30ean emango zaio hasiera estropadari, eta etzi, 11:30ean. Zumaiak bost ontzi aterako ditu: emakumezkoetan bat eta gizonezkoetan lau.