Bihar bukatuko dira trainerilletako Gipuzkoako liga eta Federazio saria

Bihar, Gipuzkoako trainerilla txapelketako sailkatze estropadarekin batera, ligako eta Federazio sariko azken estropada jokatuko dira Pasai San Pedrok. Lan ederra egin dute zumaiarrek. Emakumezkotan liga irabazteko aukerak dituzte, getariarrek 18na puntura berdinduta daudelako. Gizonezkoetan, Federazio saria irabazita daukate dagoeneko, 21 puntuko tartea kentzen diotelako Pasai Donibaneri, eta estropadako irabazleari 17 puntu ematen dizkiotelako. Lehiaketa berean, Zumaia C zortzigarren da (estropada batzuetan atera den Zumaia Ck ez du puntuatzen). Gizonezkoekin jarraituz, Ligan, bosgarren dira zumaiarrak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude