Hirugarren postua eta Federazio saria

Asteburuan jokatu da trainerilletako Gipuzkoako Txapelketa, eta Pasai San Pedroko hitzorduan emaitza hauek lortu dituzte zumaiarrek: emakumezkoetan, hirugarren izan dira, Getaria eta Tolosaldearen atzetik; eta gizonezkoetan, Federazio saria irabazi dute, Pasai Donibane eta Ur Kirolaken aurretik. Gipuzkoako Txapelketa Oriok irabazi du, Zarautzen eta Hondarribiaren aurretik. Gipuzkoako liga eta Federazio saria ere amaitu dira, eta zumaiarrek -Zumaia […]