Hirugarren postua eta Federazio saria

Asteburuan jokatu da trainerilletako Gipuzkoako Txapelketa, eta Pasai San Pedroko hitzorduan emaitza hauek lortu dituzte zumaiarrek: emakumezkoetan, hirugarren izan dira, Getaria eta Tolosaldearen atzetik; eta gizonezkoetan, Federazio saria irabazi dute, Pasai Donibane eta Ur Kirolaken aurretik. Gipuzkoako Txapelketa Oriok irabazi du, Zarautzen eta Hondarribiaren aurretik.
Gipuzkoako liga eta Federazio saria ere amaitu dira, eta zumaiarrek -Zumaia Bk-gizonezkotan lortu dute garaipen bakarra, Federazio sarian. Emakumezkotan, puntu bakar batek galarazi die getariarren aurretik sartu eta txapela lortzea. Gizonezkoen beste bi ontzien lana hau izan da: Federazio sarian, Zumaia C zortzigarren izan da, eta Gipuzkoako Txapelketan, bosgarren amaitu du Zumaiak.
Hemen daude sailkapen guztiak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009517_131950_Copia%20de%20ligatrainerillas%2009.xls

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude