Bihar ekingo dio Zumaia Bk KAE 2 Ligari

Bihar hasiko da traineru denboraldiko lehiaketa ofiziala, KAE 2 Ligako lehen estropadarekin. Luancon ekingo diote lanari (Asturias, Espainia), eta bertan izango da Zumaia B, ‘Telmo Deun’ traineruarekin. 13 klub lehiatuko dira: Luanco, Colindres, Santander, Deustu, Getxo, Hibaika, Trintxerpe, Donostiarra B, Lutxana, Mundaka, Raspas, Santoña eta Zumaia B. 16 estropada izango dituzte denera. Zumaiako Ikurriña abuztuaren 2an izango da.
Asteburu honetan, Luancon eta Mundakan lehiatuko dira. Biharkoa, 12:30ean hasiko da, eta binaka aterako dira traineruak, erlojuaren aurka (hemen informazioa: 12-6-2009-195858dossier-de-luanco-2009.pdf ). Etzikoa, berriz, 11:30ean izango da, eta ohiko moduan lehiatuko dira (hemen informazioa:12-6-2009-200317dossier%20%20mundaka%2020091.pdf).
Ligari buruzko informazio guztia webgune honetan dago: http://www.liga-arc.com/

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude