Zumaia bigarren Orioko test-estropadan

Gaur eguerdian, test-estropada izenez bataiatu dutena jokatu da Orioko ibaian. 8 ontzi lehiatu dira erlojuaren aurka, binaka aterata, eta Zumaiak lan ederra egin du, bigarren sailkatu baita Orio Aren atzetik, 8 segundora. Zarautz izan da hirugarren, 12ra. Lau traineru TKEkoak izan dira: Orio A, Zumaia, Zarautz eta Arkote; eta beste lau KAE 1ekoak: Santurtzi, Orio […]

Zazpigarren egin du Zumaiak KAE 2ko lehen estropadan

Gaur eguerdian jokatu da Luancon (Asturias, Espainia) KAE 2 Ligako lehen estropada, eta Zumaia zazpigarren sailkatu da. Deustuk irabazi du. Erlojuaren aurka lehiatu dira 13 ontziak, eta estropada gorabeheratsua izan da, itsaso txarra zegoelako, eta Raspas eta Hibaika kaleratu egin dituztelako epaileek; aurrenekoak arraunlari batek uretara jauzi egin duelako arrauna hautsi ondoren(debekatuta dago), eta bigarrengoak […]