Zazpigarren egin du Zumaiak KAE 2ko lehen estropadan

Gaur eguerdian jokatu da Luancon (Asturias, Espainia) KAE 2 Ligako lehen estropada, eta Zumaia zazpigarren sailkatu da. Deustuk irabazi du. Erlojuaren aurka lehiatu dira 13 ontziak, eta estropada gorabeheratsua izan da, itsaso txarra zegoelako, eta Raspas eta Hibaika kaleratu egin dituztelako epaileek; aurrenekoak arraunlari batek uretara jauzi egin duelako arrauna hautsi ondoren(debekatuta dago), eta bigarrengoak beste ontziren bat jotzeagatik.

Hemen sailkapena: http://www.liga-arc.com/resultados_detalle_eusk.php?id=203

Zumaiarrak nahikoa pozik daude egindako lanarekin. Honela aztertu du lana Jokin Urkidi entrenatzaileak: “Irteera txarra egin dugu, enfilazioa galduta atera garelako. 10-15 bat segundo galdu ditugu hor. Gero, arraunketa bixiegia eraman dugu, 37-40 palada estropada osoan, 34-35ean joan behar genuenean. Baina normala ere bada, lehenengo estropada izanik mutilak gogo handiarekin zeudelako. Gaurkoan, lehenengo urteko arraunlariak ziren gehienak, eta bihar, Mundakan, esperientzia gehiagoko jendea sartuko dugu”.

Biharko estropada 11:30ean hasiko da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude