Gaur ere zazpigarren Mundakan, KAE 2 Ligan

KAE 2 Ligako bigarren estropada jokatu da gaur eguerdian Mundakan, eta Zumaia zazpigarren izan da. Hortaz, atzoko postu berean amaitu du gaur. Trintxerpek irabazi du. Sailkapen nagusian zortzigarren da Telmo Deun trainerua. Hurrengo estropada datorren igandean dute, Donostian, 12:00etan.

Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/resultados_detalle_eusk.php?id=204

Eta hemen Ligako sailkapena: http://www.liga-arc.com/index_eusk.php

Jokin Urkidi entrenatzaileak honela aztertu du mutilen lana: “Ondo egin dugu arraunean. Itsasoa ere atzo baino hobea zegoen. Aldaketa asko egin behar izan ditugu, arraunlari baten lesioa tarteko. Gaurko emaitzak atzokoak baino errealagoak dira. Alde handiak egon dira denon artean: alde batetik, goikoak daude, gero gu gaude erdian, eta atzekoak azkenik. Igarri egiten da zeinek entrenatu duen pixka bat, eta zeinek ez. Guk erdizka jardun behar izan dugu, eta hortxe gaude. Duela bi aste arte makina bat arazo izan ditugu taldea osoa batera edukitzeko, eta ea orain egin dugu blokea; abiadura-eta landuko ditugu hemendik aurrera. Gure itxaropena da aurrean dagoen multzo horretan sartzea”

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude