Bigarren egin dute emakumeek Donostian

Gaur jokatu dute emakumeek denboraldiko lehen estropada, Donostian, eta Zumaia bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta hirugarren Astillero sailkatu da. Ez da beste ontzirik aritu. Bi ziabogetara jokatu dute, eta estropada erdian getariarrek 17 segundo kentzen zizkieten zumaiarrei, eta 33 espainiarrei. Bigarren luzean ez da aldaketarik izan. Gaurko estropada ez da EuskoTren ligakoa, horiek […]

Zumaian emakumeen estropada aurrenekoz jokatuko da bihar, herriko ontzia bertan dela

Bihar egun berezia izango da Zumaiako estropaden historian. Aurrenekoz emakumeen traineruak lehian ikusteko aukera egongo delako. 11:30ean izango da, KAE 1eko estropadaren aurretik, eta ETB 1ek zuzenean emango du. Bertan izango dira herriko arraunlariak ere. Lau traineru lehiatuko dira: Getaria-Tolosa, Bizkaiko selekzioa, Astillero eta Zumaia. Bi luzek eta ziaboga bakarrak osatuko dute estropada eremua. Zumaiarrak […]

KAE 1eko bigarren estropada jokatuko da bihar Zumaian

Bihar estropada izango da Zumaian, KAE 1 ligako bigarrena, hain zuzen. II. BANDERA AMBILAMP-RECICLANDO LA LUZ jarri diote izena estropadari, eta ETB1ek zuzenean emango du 12:00etatik aurrera. Hauek izango dira  txandak (gaur Donostian jokatu den ligako lehen estropadak utzitako sailkapen nagusiaren arabera): 1.  Ondarroa, Portugalete, Busturialdea eta Portugalete 2. Zierbena, Donostiarra, Camargo eta Orio B […]

Hirugarren estropada du bihar Zumaia Bk, Donostian

KAE 2 ligak hirugarren estropada izango du bihar, Donostian, 12:00etatik aurrera. Hantxe izango da Zumaia B, beste hamabi trainerurekin batera. Sailkapen nagusian, zazpigarren dira Jokin Urkidiren arraunlariak. Hauek dira biharko txandak: 1: Hibaika eta Raspas 2. Donostiarra, Luanco eta Lutxana 3. Santander, Santoña, Getxo eta Zumaia 4. Trintxerpe, Colindres, Deustua eta Mundaka