Bigarren egin dute emakumeek Donostian

Gaur jokatu dute emakumeek denboraldiko lehen estropada, Donostian, eta Zumaia bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta hirugarren Astillero sailkatu da. Ez da beste ontzirik aritu. Bi ziabogetara jokatu dute, eta estropada erdian getariarrek 17 segundo kentzen zizkieten zumaiarrei, eta 33 espainiarrei. Bigarren luzean ez da aldaketarik izan.

Gaurko estropada ez da EuskoTren ligakoa, horiek San Miguel ligarekin batera jokatuko direlako. Beraz, ez du punturik banatu.

Sailkapena:  1. Getaria-Tolosa    11’35”

2. Zumaia                12’03”

3. Astillero              12’50”

Honela aztertu da gaurko estropada Irati Manzisidor arraunlariak: “Espero dut gaur baino gehiago egingo dugula arraunean. Presaka bezala aritu gara, baina normala ere bada, lehenengo estropada izan delako. Aurkariei dagokienez, getariarrak oso indartsu ikusi ditut, eta Astillero uste baino ahulago”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude