Santurtzi nagusi gaur Zumaian, KAE 1 ligan

II. Ambilamp Bandera jokatu da gaur eguerdian Zumaian, KAE1 ligako bigarrena, eta Santurtzi izan da onena. Bigarren Camargok egin du, hirugarren Pasai Donibanek eta laugarren Astillerok. Bosgarren Orio B izan da, Oier Aizpurua zumaiarra tostetan duela. Hemen sailkapenak, gaurkoa eta ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Hirugarren sailkatu da Zumaia emakumeen estropadan

Gaur eguerdian, Ambilamp Bandera jokatu dute emakumeek Zumaian bertan, eta zumaiarrak hirugarren gelditu dira. Getaria-Tolosak irabazi du Bizkaiko selekzioaren aurretik. Laugarren Astillerok bukatu du. Zumaiarren gaurko argazki batzuk: p1011651.JPG , p1011652.JPG, p1011653.JPG, p1011654.JPG, p1011655.JPG, p1011656.JPG Irati Manzisidorrek honela bizi izan du estropada traineru barrutik: “Atzo baino askoz ere hobeto egin dugu arraunean. Baina igarri egin da […]

Zumaia B seigarren Donostian

KAE 2 ligako hirugarren estropada jokatu da gaur eguerdian Donostian, eta Zumaia B seigarren izan da. Orain arteko emaitza onena lortu du honenbestez, aurreko bietan zazpigarren izan baitzen. Zumaiarrak bigarren txandan aritu dira, eta bigarren egin dute Santanderren atzetik, eta Getxo nahiz Santoñaren aurretik. Estropada Trintxerpek irabazi du; bigarren garaipena du ligan.  Hemen daude sailkapenak: […]