Zumaia B seigarren Donostian

KAE 2 ligako hirugarren estropada jokatu da gaur eguerdian Donostian, eta Zumaia B seigarren izan da. Orain arteko emaitza onena lortu du honenbestez, aurreko bietan zazpigarren izan baitzen. Zumaiarrak bigarren txandan aritu dira, eta bigarren egin dute Santanderren atzetik, eta Getxo nahiz Santoñaren aurretik. Estropada Trintxerpek irabazi du; bigarren garaipena du ligan. 

Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/19/bandera-donostiarra-kaiarriba

Ligako sailkapenean bi postu egin dute gorantz zumaiarrek; seigarren dira orain: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Jokin Urkidik azterketa hau egin du gaurkoaz: “Oso gustura gaude denok. Oso estropada konpletoa egin dugu. Hasieran Santanderrek egin dugu alde, baina askorik ez, eta Santoñari eta Getxori ondo eutsi diegu. Azkenean, bien aurretik bukatu dugu. Aurrekoan, Santanderrek 30 segundo atera zizkigun, eta gaur 10 bakarrik. Pena izan da haizeak lagatzea azkeneko txandan, bestela aurreraxeago sailkatuko ginelako. Baina pozik gaude. Arraunean egiteko garaian ere beste postura batzuk ikusi dizkiegu gaur mutilei; gero eta hobeto ari gara”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude