Ostiralean egingo da traineru denboraldiko aurkezpena

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldiaren aurkezpena egingo du. Etzi izango da, ostiralean, ekainaren26an, Arranplan. 19:30ean emango zaio hasiera. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, lehen aldiz hiru traineru ureratuko dituelako klubak: San Miguel ligakoa, KAE 2koa eta Euskotren ligakoa. Arraunlari guztiek hartuko dute parte etziko hitzorduan.

Gaur ere zazpigarren Mundakan, KAE 2 Ligan

KAE 2 Ligako bigarren estropada jokatu da gaur eguerdian Mundakan, eta Zumaia zazpigarren izan da. Hortaz, atzoko postu berean amaitu du gaur. Trintxerpek irabazi du. Sailkapen nagusian zortzigarren da Telmo Deun trainerua. Hurrengo estropada datorren igandean dute, Donostian, 12:00etan. Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/resultados_detalle_eusk.php?id=204 Eta hemen Ligako sailkapena: http://www.liga-arc.com/index_eusk.php Jokin Urkidi entrenatzaileak honela aztertu du mutilen […]

Zumaia bigarren Orioko test-estropadan

Gaur eguerdian, test-estropada izenez bataiatu dutena jokatu da Orioko ibaian. 8 ontzi lehiatu dira erlojuaren aurka, binaka aterata, eta Zumaiak lan ederra egin du, bigarren sailkatu baita Orio Aren atzetik, 8 segundora. Zarautz izan da hirugarren, 12ra. Lau traineru TKEkoak izan dira: Orio A, Zumaia, Zarautz eta Arkote; eta beste lau KAE 1ekoak: Santurtzi, Orio […]

Zazpigarren egin du Zumaiak KAE 2ko lehen estropadan

Gaur eguerdian jokatu da Luancon (Asturias, Espainia) KAE 2 Ligako lehen estropada, eta Zumaia zazpigarren sailkatu da. Deustuk irabazi du. Erlojuaren aurka lehiatu dira 13 ontziak, eta estropada gorabeheratsua izan da, itsaso txarra zegoelako, eta Raspas eta Hibaika kaleratu egin dituztelako epaileek; aurrenekoak arraunlari batek uretara jauzi egin duelako arrauna hautsi ondoren(debekatuta dago), eta bigarrengoak […]

Jokin Urkidi: “Emaitzak ez dira lehentasuna guretzat; gazteei bidea ematea da asmoa”

Hainbat urtez arraunlari izan eta gero, entrenatzaile lanetan hasi da aurten, eta bera da KAE 2 Ligako ‘Telmo Deun’ ontziaren prestatzailea.   Zein da bigarren traineruaren helburua? Gazteek arraun egitea. Bestela, goiko ontzian sartzen ez direnek utzi egiten dute, eta orain, arraun egiteko aukera edukiko dute. Horiei bidea ematea da asmoa.  Trainerua osatu ahal izateko, […]

Bihar ekingo dio Zumaia Bk KAE 2 Ligari

Bihar hasiko da traineru denboraldiko lehiaketa ofiziala, KAE 2 Ligako lehen estropadarekin. Luancon ekingo diote lanari (Asturias, Espainia), eta bertan izango da Zumaia B, ‘Telmo Deun’ traineruarekin. 13 klub lehiatuko dira: Luanco, Colindres, Santander, Deustu, Getxo, Hibaika, Trintxerpe, Donostiarra B, Lutxana, Mundaka, Raspas, Santoña eta Zumaia B. 16 estropada izango dituzte denera. Zumaiako Ikurriña abuztuaren 2an […]

Telmo Deun zazpigarren Mutrikun

Mutrikuko estropada jokatu zen atzo, traineruen denboraldiko bigarrena Euskal Herrian, eta lehiaketa ofizialak hasi aurreko azkenekoa. Telmo Deun zazpigarren sailkatu zen. Bere txandan, Kaiku eta San Pedro izan zituen aurkari, eta azkena bukatu zuen, bizkaitarrengandik 27 segundora, eta gipuzkoarrengandik 14ra. Estropada Kaikuk irabazi zuen, Urdaibai, Zarautz, San Pedro, Hondarribia eta Orioren aurretik. 18 ontzi lehiatu ziren: […]