Zumaia, ondo, zortzigarren izan da Bilbon

San Miguel ligako lehen estropada jokatu da Bilbon gaur arratsaldean, eta Zumaia zortzigarren izan da. Lan ona egin dute arraunlariek, eta segundo pasatxogatik ez dira seigarren izan, oso gertu izan dituztelako Zarautz (seigarren) eta Urdaibai (zazpigarren). Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta denbora txarrena egin du, baina Hondarribiak eta Pedreñak zazpi segundo soilik atera […]

Zumaia B, bihar Donibane Lohizunen

KAE 2 ligako laugarren estropada jokatuko da bihar Donibane Lohizunen (Lapurdi). Hantxe izango da Zumaia B. 11:30ean ekingo zaio, eta ohiko moduan jokatuko da. Lehen txandan Raspas eta Lutxana aterako dira; bigarrenean, Hibaika, Luanco eta Kaiarriba; hirugarrenean, Santoña, Getxo, Zumaia B eta Santander; laugarrenean, Mundaka, Deustua, Colindres eta Trintxerpe. Sailkapen nagusian seigarren dira zumaiarrak, 22 […]

Gaur ekingo dio Zumaiak San Miguel ligari

Gaur arratsaldean hasiko da San Miguel liga, Bilbon. 18:00etan da estropada (ETB 1), eta erlojuaren aurka ariko dira hamabi traineruak, hiru txandatan banatuta. Hurrenkera honetan aterako dira: Arkote, Meira, Kaiku eta Tiran; Zumaia, Hondarribia, Pedreña eta Zarautz; San Pedro, Orio, Castro eta Urdaibai.   Bihar jokatuko da ligako bigarren estropada, Portugaleteko eremu bihurrian, kaleen artean sekulako aldea […]