Zumaia B bederatzigarren Donibane Lohizunen

KAE 2 ligak laugarren estropada izan du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta Zumaia B bederatzigarren sailkatu da. Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta hirugarren bukatu du, Santoña eta Santanderren atzetik eta Getxoren aurretik. Bandera Deustuak irabazi du. Sailkapen nagusian, zumaiarrak zortzigarren daude, 28 punturekin. Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados Hurrengo estropada datorren igandean dute, Trintxerpen, 12:00etan. […]

Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda

San Miguel ligako bigarren estropada oso ona izan da zumaiarrentzat. Bosgarren izan dira. Oso estropada ona egin dute, eta kale zozketan izandako zorte ona baliatu egin dute. Bigarren txandan aritu da Telmo Deun, laugarren kaletik, eta bigarren egin du, Urdaibairen atzetik, eta Orio nahiz Zarautzen aurretik. Bandera San Pedrok irabazi du, San Miguel ligan lortzen […]