Zumaia B bederatzigarren Donibane Lohizunen

KAE 2 ligak laugarren estropada izan du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta Zumaia B bederatzigarren sailkatu da. Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta hirugarren bukatu du, Santoña eta Santanderren atzetik eta Getxoren aurretik. Bandera Deustuak irabazi du. Sailkapen nagusian, zumaiarrak zortzigarren daude, 28 punturekin.
Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Hurrengo estropada datorren igandean dute, Trintxerpen, 12:00etan.

Jokin Urkidik azterketa hau egin du gaurkoaz: “Estropada txarra egin dugu gaur. Arraunketatik kanpo ibili gara; 40 paladatan hasi eta 40 paladatan bukatu dugu. Aurreko astean lan ona egin zutenez, mutilek nahi zuten gaur koska bat gora egin, eta atera egin gara arrunketatik. Santanderren aurretik ibiltzeko gogoz atera dira, baina kalte egin digu hainbesteko gogoak. Astean zehar esan diet arraunketa galduta gabiltzala, eta gaur ikusi da hori. Nola entrenatu, hala lehiatu. Gero, aldaketa asko egin behar izan ditugu, eta batzuek estriborretik baborrera aldatuta aritu behar izan dute. Baina animatuta gaude. Arraunketa lortu genuen lehen, eta hori seinale ona da. Kapaz garela erakutsi dugulako. Uste dut Santander hainbeste bagarela, eta gaur hirugarren egin dute haiek. Segiko dugu lanean”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude