Zumaia B, hamargarren

Zumaia B hamargarren izan da KAE 2 ligako seigarren estropadan, Avilesen (Asturias, Espainia). Binaka aritu dira, erlojuaren aurka, eta zumaiarrek Santoñarekin jardun dute. Bandera Getxok irabazi du, Deustua, Santander, Santoña eta Trintxerperen aurretik. Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Azkarregi atera gara, eta makal bukatu. Lehen luzetik nahi genion Santoñari heldu, eta lortu dugu. […]

Gaur atzo baino askoz hobeto

Zumaia zortzigarren izan da San Miguel ligako seigarren estropadan, Moañan (Galizia). Lehen txanda irabazi die Tiran, Meira eta Arkoteri, eta bigarren txandan aritu den Kaikuren denbora ere ondu du. Sailkapen nagusian bederatzigarren da, 26 punturekin. San Pedrok irabazi du bandera. Luxia atzo baino gusturago zegoen arraunlarien lanarekin: “Estropada polita egin dugu. Gaur, behintzat, arraunean eginda […]