Bigarren eta seigarren Gipuzkoako Txapelketan

Gaur jokatu da Getarian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Zumaiako bi ontziek bigarren eta seigarren egin dute. Emakumeak izan dira bigarren, garaiezina den Getaria-Tolosaren atzetik. 22 segundoko aldea egon da bien artean. Hirugarren Hondarribia sailkatu da, eta irabazleak 40 segundo kendu dizkio. Zumaiako arraunlariak gustura zeuden egindako lanarekin.

Gizonezkoetan bestelakoak izan dira kontuak. Seigarren egin dute, eta Luxiaren hitzetan, “denboraldiko estropada txarrena eginda”. Azkena izan dira bigarren txandan, Zarautzen eta KAE 1 Ligako Pasai Donibaneren atzetik. Honenbestez, Telmo Deun ez da izango Euskadiko Txapelketan, hilaren 31n, Hondarribian. Txapelketa San Pedrok irabazi du, segundoa baino gutxiago aterata Hondarribiari; Orio izan da hirugarren, ia 20 segundora, eta Zarautz laugarren 25era. Pasai Donibanek bukatu du bosgarren, 37ra, eta Zumaiari 45 kendu dizkio garaileak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude