Zumaia B zazpigarren Santanderren

KAE 2 ligako zortzigarren estropada jokatu da Santanderren (Espainia), eta Zumaia B zazpigarren izan da. Ohi bezala, arazoak izan dira eremuan, eta laugarren balizan beste boia bat kateatuta zegoelako, erlojuaren aurka bota behar izan dituzte traineruak. Bandera Getxok irabazi du, Santanderren eta Trintxerperen aurretik. Sailkapen nagusian, Zumaia Bk zortzigarren segitzen du. Jokin Urkidi gustura dago […]

Gaur ere zortzigarren Zumaia San Miguel ligan

Atzoko emaitza bera lortu du Zumaiak Plentzian, San Miguel ligako zortzigarren estropadan. Zortzigarren izan da. Gaur ere lehen txanda irabazi du, Tiran, Meira eta Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian, Zumaiak bederatzigarren jarraitzen du. Luxiak honela aztertu du bere arraunlarien lana: “Bastante lan ona egin dugu. Atzokoaren antzekoa, eta bada zerbait bi egun […]