Gaur ere zortzigarren Zumaia San Miguel ligan

Atzoko emaitza bera lortu du Zumaiak Plentzian, San Miguel ligako zortzigarren estropadan. Zortzigarren izan da. Gaur ere lehen txanda irabazi du, Tiran, Meira eta Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian, Zumaiak bederatzigarren jarraitzen du.

Luxiak honela aztertu du bere arraunlarien lana: “Bastante lan ona egin dugu. Atzokoaren antzekoa, eta bada zerbait bi egun jarraian lan txukuna egitea. Gure helburua txanda irabaztea da, eta gero ahal bada, besteren bat atzean uztea. Gaur ere lortu dugu hori, Kaiku atzetik sartu delako. Bestelakoan, ematen du gorago dauden ontziak harrapatzea ezinezkoa dela. Esaterako, gaur Zarautzek sekulako estropada egin du. Ez dakit alderik egon den gure txandatik besteetara haizean, baina ez da normala lehen luzean gure aurretik izatea sei bat segundoan bigarren txandako ontziak, lehen luzean ez delako alde handirik ateratzen. Batzuek esaten dute aldea egon dela haizearekin, eta beste batzuek ez”.

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415719

Sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

San Miguel ligako hurrengo estropada Zumaian jokatuko da, datorren zapatuan, 19:00etan hasita.  

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude