Bigarren izan da Zumaia emakumeen Euskadiko Txapelketan

Hondarribian jokatu da gaur eguerdian emakumeen Euskadiko Traineru Txapelketa, eta Zumaia bigarren izan da. Lau luzetera eta hiru ziabogatara jokatu dute. Getaria-Tolosa izan da txapeldun. Gizonezkoetan, Kaikuk irabazi du, aise. Hemen bi estropadetako sailkapenak: http://www.kirolak.net/eu/detalle_noticia.asp?volver=1&id=244&deporte=todos&iddeporte=remo

Bihar eta etzi hiru estropada Zumaian

Bihar eta etzi hiru estropada jokatuko dira Zumaian, eta Zumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruk hartuko dute parte hitzordu horietan. Bihar, 18:30ean (ETB 1), Euskotren ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, eta herriko arraunlariek ordezkatuko dute Gipuzkoa. Bigarren dira sailkapenean gipuzkoarrak, galiziarren atzetik. Bi ontzioz gain, Bizkaia eta Katalunia ere ariko dira. Bi luzetara jardun beharko dute, […]