Bihar eta etzi hiru estropada Zumaian

Bihar eta etzi hiru estropada jokatuko dira Zumaian, eta Zumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruk hartuko dute parte hitzordu horietan. Bihar, 18:30ean (ETB 1), Euskotren ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, eta herriko arraunlariek ordezkatuko dute Gipuzkoa. Bigarren dira sailkapenean gipuzkoarrak, galiziarren atzetik. Bi ontzioz gain, Bizkaia eta Katalunia ere ariko dira. Bi luzetara jardun beharko dute, ziaboga bakarrera.
Gero, 19:00etan (ETB 1), San Miguel ligako bederatzigarren estropada jokatuko da, eta Zumaia lehen txandan ariko da, Arkote, Meira eta Tiranekin. Bederatzigarren dira zumaiarrak sailkapenean. Igandean ere lana izango dute, hamargarren jardunaldia Getxon (12:00etan, ETB 1).
Igandean, bertan, KAE 2 ligako estropada jokatuko da, 12:00etan, eta Zumaia B bertan izango da. Txandakideak Santander, Mundaka eta Colindres izango ditu. Zortzigarren daude sailkapenean. Aurretik, ordea, bihar, Getxon daukate estropada zumaiarrek, 13:30ean. Ligakoa hori ere.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude