Zumaia B bosgarren izan da Getxon, lan ederra eginda

Zumaia Bk estropada bikaina egin du gaur Getxon, KAE 2 ligaren baitan. Bosgarren sailkatu da. Bere txanda irabazi egin du. Baldintza txarretan aritu behar izan dute zumaiarrek, itsaso mugitua zelako. Baina ederki moldatu dira, eta gainerakoei aurrea hartu diete. Baina itsasoak onera egin du gero, eta beste ontziek erraz hobetu dute Zumaia Bren denbora. Bihar herrian bertan izango dute gaurko lan onari jarraipena emateko aukera. 12:00etan hasiko da estropada.
Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/25/algortako-portuzarra-vi-ikurrina
Hemen ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Jokin Urkidi gustura zen estropadarekin: “Oso lan ona egin dugu. Arraunean ondo egiten dugu, eta itsasoa mugitua zegoenez, ondo moldatu gara, indarrean oinarritzen diren beste taldeak baino hobeto. Mutilak txoratzen zeuden, txanda irabazi dutelako. Pena izan da gero eguraldiak hobera egin izana, erraz gainditu dutelako gure denbora”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude