Aristitarren artean, beste patroi bat

Aristi abizena eta Telmo Deun izena elkarri uztartuta daude. Joseba eta Edu anaiak patroiak izan ziren bere garaian, eta Josebak klubean jarraitzen du egun ere, emakumeen trainerua prestatzen eta harrobiarekin lanean. Bada, gaurtik, Aristitarren artean beste patroi bat da traineruen munduan: Iñaki du izena, 15 urte dauzka, eta gaur jokatu du lehen estropada traineruan, Telmo […]

Zumaia B hirugarren Bilbon, orain arteko emaitza onena lortuz

Zumaia B gero eta hobeto ari da, eta gaur ere horixe erakutsi du Bilbon. Hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban. Bitan banatu dituzte hamahiru traineruak, eta lehen multzokoen artean onena izan da Telmo Deun. Estropada Deustuak irabazi du. Jokin Urkidi pozik da mutilen lanarekin: “Oso gustura gaude. Gero eta hobeto ari gara arraunean, eta blokea […]

Zumaia hamaikagarren gaur Zarautzen

Ez du lan onik egin Zumaiak gaur Zarautzen, eta hamaikagarren izan da. Tiranek eta Meirak aurrea hartu diote lehen txandan, eta Arkote soilik gainditu du. Atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, Zarauzko Estropadako sailkapenean hamargarren egin du Telmo Deunek. San Miguel ligako sailkapenean, hamargarren da, baina Tiran hiru puntura gerturatu zaio. Castrok irabazi du gaur […]

Zumaia hamargarren Zarauzko lehen jardunaldian

Zumaiak hamargarren egin du Zarauzko Estropadetako lehen jardunaldian. Bere txandan bigarren sailkatu da, Tiranen atzetik; Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Castro izan da onena. Bihar, igandea, bigarren jardunaldia jokatuko da (12:00etan, ETB 1), eta gaurko denborak eta biharkoak batu egingo dira Zarauzko ikurriñako sailkapena osatzeko. Txandak ere gaurkoaren arabera botako dituzte; hala, lehenengoan aterako […]

Zumaia B bosgarren Areetan

Zumaia B bosgarren izan da gaur Areetan, KAE 2 ligako estropadan. Txanda irabazi du Telmo Deunek, Mundaka, Santander eta Colindres atzean utziz. Deustuak irabazi du. Bihar, igandea, beste estropada bat daukate, Bilbon, 12:30ean. Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/27/areatako-xii-bandera Ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados