Aristitarren artean, beste patroi bat

Aristi abizena eta Telmo Deun izena elkarri uztartuta daude. Joseba eta Edu anaiak patroiak izan ziren bere garaian, eta Josebak klubean jarraitzen du egun ere, emakumeen trainerua prestatzen eta harrobiarekin lanean. Bada, gaurtik, Aristitarren artean beste patroi bat da traineruen munduan: Iñaki du izena, 15 urte dauzka, eta gaur jokatu du lehen estropada traineruan, Telmo Deunekin. Bilbon bataiatu da, Zumaia Brekin.
Ontziaren barruan ez da Aristi bakarra izan, gainera. Bere anai Josebak arraun egin du, eta lehendabizikoz bi anaiak batera aritu dira. Aristitarren tradizioak ez du etenik herriko arraunean.  

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude