Zumaia B hirugarren Bilbon, orain arteko emaitza onena lortuz

Zumaia B gero eta hobeto ari da, eta gaur ere horixe erakutsi du Bilbon. Hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban. Bitan banatu dituzte hamahiru traineruak, eta lehen multzokoen artean onena izan da Telmo Deun. Estropada Deustuak irabazi du.

Jokin Urkidi pozik da mutilen lanarekin: “Oso gustura gaude. Gero eta hobeto ari gara arraunean, eta blokea gehiago ikusten da orain. Ibaian izan dela ikusita, eta beste batzuek gu baino indar gehiago dutela aintzat hartuta, lan ona egin dugu. Hiru estropada falta zaizkigu, eta motza gelditu behar zaigu denboraldia”.

Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/28/xxxii-villa-de-bilbao
Ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/28/xxxii-villa-de-bilbao

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude