Zumaia hamargarren Hondarribian

Zumaia hamargarren izan da Hondarribian, San Miguel ligako hamahirugarren estropadan. Lehen txandan bigarren egin du Tiranen atzetik. Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Oriok irabazi du bandera. Sailkapen nagusian, zumaiarrek postu bat galdu dute, eta hamargarren da orain Telmo Deun. Luxiak azterketa hau egin du: “Estropada txar-txarra ez dugu egin, baina barrura ez gara etorri. […]

Zumaia B zazpigarren Colindresen

Zumaia Bk zazpigarren egin du gaur, Colindresen, KAE 2 ligako estropadan. Erlojuaren aurka lehiatu dira, binaka, bi multzo handitan banatuta, eta zumaiarrek beren multzoko denbora onena egin dute. Santoñak irabazi du estropada. Sailkapen nagusian, Zumaia B zortzigarren da, 97 punturekin. Bi estropada falta dira liga amaitzeko. Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Gure txanda […]