Zumaia hamaikagarren Pasai San Pedron

Zumaia hamaikagarren izan da gaur eguerdian, Pasai San Pedron. Erlojuaren aurka jardun dute, hiru txandetan banatuta, eta zumaiarrak azkenaurreko izan dira, Tiranen eta Meiraren atzetik; Arkote soilik gainditu dute. Hala ere, azken sailkapenean Zarautz, Meira, Kaiku eta Zumaia segundo eta erdian sartu dira. Bandera Castrok irabazi du.

Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Atzoko gauza bera gertatu zaigu, kanpora ondo joan gara, baina barrura ez. Ez dakit zergatik den, eta datorren astean aztertu beharko dugu. Aurreko urteetan alderantziz egiten genuen, barrurantz ibiltzen ginen hobeto, baina aurten ez. Bueltako luzeetan galdutako segundoen eraginez, hiru postu atzerago gelditu gara gaur, alde gutxi egon delako”.

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415967
Ligakoa: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude