Zumaia zortzigarren Orion, eta San Miguel ligan hamargarren

Egin ditu egin beharreko lanak Zumaiak San Miguel ligan. Gaur bukatu du sasoia ligari dagokionez, eta hamargarren bukatu du. Honenbestez, mailari eustea lortu du, sasoiko helburua betez. Gaur, Orion jokatu da estropada, eta zortzigarren egin du Telmo Deunek. Lehen txandan, bigarren izan da Tiranen atzetik, eta Arkoteren eta Meiraren aurretik. Azkenaldiko estropada onena jokatu dute […]

Zumaia B zazpigarren azken estropadan, eta ligan ere bai

Zumaia Bk gaur bukatu du denboraldia, Santoñan, KAE 2 ligako azken estropada jokatuta. Zazpigarren egin du, eta ligako sailkapenean ere zazpigarren bukatu du. Erlojuaren aurka jardun dute, binaka, sei luzetan eta bost ziabogetara. Colindres izan du txandakide Zumaia Bk, eta aurretik izan da Telmo Deun. Estropada etxekoek irabazi dute. Deustuk irabazi du liga, eta datorren […]